
Kaleak hartzen dituzten gorputzak
Mendea estreinatu berri zenean, gona beltzez jantzitako emakume bat Brooklyneko zubiaren erdian kokatu zen, kameraren begiari so. Hankak ireki zituen eta, zutik, espazio publiko horren erdian pixa egiten hasi zen.
Basqueculture.eus euskara eta euskal kultura, artea, sormenari buruzko webgune ofiziala da. Gure kulturara hurbildu nahi dutenentzat leiho bat. Gure kulturaren protagonisten eskutik euskararen lurraldea ezagutzeko bide bat.
Mendea estreinatu berri zenean, gona beltzez jantzitako emakume bat Brooklyneko zubiaren erdian kokatu zen, kameraren begiari so. Hankak ireki zituen eta, zutik, espazio publiko horren erdian pixa egiten hasi zen.
Mikel Laboa ez da edozein euskal musikari: mitoa bilakatu da. Bizirik jarraitzen du ekitaldi publiko eta pribatuetan, familia-bazkarietan, herri eta hirietan.
Egungo euskal zinema udaberriko lore eder batekin aldera daiteke: bere zurtoinak, tente eta sendo, eguzkitan dir-dir egiten duten koloretako petalo sorta batera darama, eta, bat-batean, bere inguruko paisaiaren edertasuna areagotu egiten da.
Honako hau historia handi baten hasiera da, Euskal Herriaren historia, ekoizpen, industria, kultura eta ondare immaterialaren istorio txikien bidez kontatua.
Euskaldunentzat, janaria pasio itsua da. Fede paganoa. Ospakizuna. Lehentasunezko gaia.
"Hizkuntzak berokiak bezalakoak dira: bat bakarrik badaukazu, beti erabili beharko duzu, euripean zein eguzkipean. Baina bi, edo hiru, edo gehiago ere badauzkazu, zuk zeuk erabaki dezakezu zein jantzi kalera irteteko...".
Jarraian datorren zerrendak euskal literaturaren ahots ezberdinak nahasten ditu, izen entzutetsuak eta hasiberriagoak bilduz, eta horiek guztiek euskal letren dream team moduko bat osatzen dute.
Basqueculture.eus ikus-entzunezkoak, musika, liburugintza, arte eszenikoak eta artearen sektorearen inguruko informazioa bilatzen duten atzerriko profesionalentzako sarbidea ere bada, baita ondarearen eta hizkuntzaren esparruari buruzko informazioa eskuratzeko baliabidea ere. Webgune honen bidez alor horietako eragile nagusiekin harremanetan jar zaitezke.
Euskararen lurraldea, Euskal Herria izenez ezagun, Europako hegoaldean dago, Pirinioetako mendebaldean. Mendikatearen bi aldeetara hedatzen da, ibarrak eta lautadak zeharkatu eta Kantauri itsaso biziraino. Antzina-antzinakoa da bere historia, kultura berezi bat du, eta munduan berdinik ez duen hizkuntza bat. Euskal Herria anitza eta abegikorra da. Eta dena dago hurbil. Bere gizarte modernoak ondo jakin du garai bakoitzera moldatzen, eta era horretan lortu du Europaren aitzindaritzan kokatzea bizi-kalitateari eta giza garapen jasangarriari dagokienez.
Europako hizkuntza bizi zaharrena da euskara. Bere jatorriak misterio bat izaten jarraitzen du: ezezaguna da bere sorburua eta ez du ahaidetasun zuzenik beste hizkuntza batzuekin. Euskarak mendeetan iraun du bizirik, eta berari esker eutsi diote euskaldunek kultura propio eta jori bati. Nabarmentzekoa da bertsolaritzaren oraingo egoera bikaina, bere kemena eta entzute handia. Gaur egun, 900.000 euskara hiztun inguru daude, eta nabaritasuna hartu du hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen eremuan, baita mundu digitalean ere.
Erroak sustraituta dituen lurraldea da, eta berezitasunez jositako kultura baten jabe. Tradizioek, folkloreak eta mitologiak, hizkuntzarekin batera, leku gailen bat hartzen dute imajinario kolektiboan: iraganari begiratzeko balio izateaz gainera, etorkizunerantz proiektatzeko oinarria dira. Lurralde moderno bat da gaur egun, eta elkar hartuta bizi dira bertan tradizioa eta abangoardia.