BASQUE. ART.

Argazkia: Quintas Fotógrafos

BASQUE. ART.

Bikaina da euskararen lurraldean aurkituko duzun erakusketa-eskaintza eta horren erakusgarri ditugu bertan biltzen diren ehun urtetik gorako museoak, haien artean Bilboko Arte Ederren Museoa, kultura eta arte garaikideak sustatzen dituzten zentroak, edo ikur bilakatu den Guggenheim Bilbao Museoa.

Tabakalera

2015ean ireki zen Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bat izateko. Kulturaren arloko hainbat proiektu eta instituzio hartu eta inspiratzen ditu, eta benetako melting pot kultural bilakatu da Donostiako hiriarentzat.

tabakalera.eus

Azkuna Zentroa

Gizarte eta kultura garaikideko zentro bat da, Bilbon kokatua.

azkunazentroa.eus

Artium

Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa, Gasteizen kokatua.

artium.eus

Guggenheim Bilbao

Arte garaikideko museo hau 1997an diseinatu zuen Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak. XXI. mendeko Bilboren sinbolo kulturala eta ikono arkitektonikoa da. Nazioartean proiekzio handiena duen euskal museoa da, urtean milioi bat bisitari baino gehiago erakartzen dituena.

guggenheim-bilbao.eus

Bilboko Arte Ederren Museoa

100 urtetik gorako historia luzea biltzen duen museo hau euskal artearen babesle nagusietako bat da. Hartzen dituen askotariko adierazpide artistikoengatik bereizten den museoa da, eredu bilakatua, bere konfigurazioan eta hazkundean herritarrak, tokiko komunitate artistikoa eta instituzio publikoak erabakigarriak izan direla ikusita.

museobilbao.com

Chillida-Leku

Aire zabaleko museo hau Hernanin dago kokatua, eta bertan Eduardo Chillida eskultorearen obraren parte handi bat dago ikusgai.

museochillidaleku.com

Lagun zaitzaket?

Ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.

María Jesús Cambra

Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
mj-cambra@euskadi.eus

www.euskadi.eus