BASQUE. LANGUAGE & CULTURE

Argazkia: Dimitry B

BASQUE. LANGUAGE & CULTURE.

Euskara euskaldunen hizkuntza eta Euskal Herriaren ikur kulturala da. Euskararen normalizazioa eta hedapena, eta euskararen lurraldean bertan nahiz kanpoan euskal kultura sustatzea daude erakunde hauen helburuen artean.

Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren baitako erakunde bat da, euskal artea, kultura eta hizkuntza munduratzea helburu duena.

etxepare.eus

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzako sail hau euskararen erabileraren normalizazioa zuzentzeaz eta jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu eta hedatzeaz arduratzen da.

euskadi.eus

Kulturklik

Plataforma komun bat da, irekia eta euskal kulturaren eragile guztiekin partekatua. Beren jarduerak ezagutzera emateaz gain, kulturaren arloko azken berriak ematen ditu.

kulturklik.eus

Euskaltzaindia

1918an sortua, euskara zaintzeaz arduratzen den Erakunde Akademiko ofiziala da. Bere zereginen artean daude euskararen gramatika-arauak ikertu eta formulatzea, beren erabilera sustatzea eta hizkuntzaren eskubideak babestea.

euskaltzaindia.eus

Mintzola

Bertsolaritza erreferentziatzat hartuta, ahozko tradizioaren inguruko hausnarketa sustatzea da bere helburua, baita ahozkotasunarekin lotutako arlo desberdinen arteko interakzioa bultzatzea ere.

mintzola.eus

Kontseilua

Hainbat elkarte biltzen dituen plataforma bat da, euskararen garapen osoa helburu hartuta.

kontseilua.eus

Topagunea

Mugimendu honek euskararen alde lan egiten duten elkarteak eta tokiko hedabideak hartzen ditu bere baitan, eta euskararen erabilera gizartearen eremu desberdinetan zabaltzen dihardu lanean.
topagunea.eus

Euskararen lurraldean gailentzen diren beste erakunde kultural batzuk:

Euskal Kultur Erakundea (EKE)

Ipar Euskal Herriko erakunde honen zeregina da euskal kulturaren garapena eta sustapena bultzatzea.

eke.eus

Vianako Printzea Erakundea

Nafarroako Foru Komunitateko kultur erakunde bat da, eta Nafarroako ondarea zaindu eta ezagutzera ematea, eta eskaintza kulturala eta sorkuntza artistikoa bultzatzea da bere egitekoa.
culturanavarra.es

Lagun zaitzaket?

Ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.

Mikel Lasa

Etxepare Euskal Institutua

m-lasa@etxepare.eus