Basque.-ri buruz

THE GATEWAY
TO BASQUE CREATIVITY
AND CULTURE

Aurkezpena

Basqueculture.eus euskara eta euskal kultura, artea, sormenari buruzko webgune ofiziala da. Gure kulturara hurbildu nahi dutenentzat leiho bat. Gure kulturaren protagonisten eskutik euskararen lurraldea ezagutzeko bide bat.

Basqueculture.eus ikus-entzunezkoak, musika, liburugintza, arte eszenikoak eta artearen sektorearen inguruko informazioa bilatzen duten atzerriko profesionalentzako sarbidea ere bada, baita ondarearen eta hizkuntzaren esparruari buruzko informazioa eskuratzeko baliabidea ere. Webgune honen bidez alor horietako eragile nagusiekin harremanetan jar zaitezke.

Era berean, basqueculture.eus BASQUE. proiektuaren ardatzetako bat da. Marka egitasmo honen helburua da nazioartean euskal kultura eta sorkuntzaren, eta bertako kultura eta sormen industrien ikusgarritasuna handitzea.

Basqueculture.eus diru publikoz finantzatutako webgunea da, eta Etxepare Euskal Institutuak ekoitzi eta garatu du. Eusko Jaurlaritzaren erakunde publiko honen helburua da nazioartean euskara, euskal kultura eta sorkuntza ezagutzera ematea, eta beste herrialde eta kulturekin harreman iraunkorrak eraikitzea, eremu kultural eta akademikoan nazioarteko eragileekin lankidetza sustatuz.

Basqueculture.eus Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen du eta Eusko Jaurlaritzaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Zineuskadiren eta Musika Bulegoaren arteko elkarlan proiektua da.