BASQUE. BOOKS. euskal literatura eta liburugintzaren sektorea nazioartekotzeko marka da.
Liburuaren sektoreak herrialdeko hizkuntza ofizial desberdinak hartzen ditu eta bere zeregina da idazleen, ilustratzaileen, itzultzaileen, argitaletxeen eta liburudenden interesak defendatzea, eta irakurzaletasuna eta euskal literatura bultzatu eta zabaltzea.
Euskarazko idazleen elkartea da, eta euskal idazleen eskubideak defendatzea da bere helburua, baita euskal literatura Euskal Herrian eta kanpoan sustatzea ere.
idazleak.eusEuskaraz argitaratzen duten argitaletxeak dira bertako kideak. Euskarazko argitalpena sustatzea eta babestea da bere helburu nagusia.
editoreak.eusElkarte honek bi helburu nagusi ditu: haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko haur eta gazteentzako literatura ezagutzera eman eta hedatzea.
galtzagorri.eusEuskarazko itzulpengintzako profesionalen elkartea da. Euskarazko itzultzaileak, interpreteak eta zuzentzaileak hartzen ditu.
eizie.eusElkarte profesional bat da, Euskadiko argitaletxeen interes profesionalak defendatzeko eta liburuak sustatzeko bokazioz sortua.
editores-euskadi.netElkarte hau ahalik eta euskal idazle-kopuru handiena biltzeko asmoz sortu zen, beren lan-tresna edozein hizkuntza izanda ere. Ahaleginak eta ezagutzak batzea da bere xedea, eta literaturako obrak argitaratzen eta sustatzen laguntzea.
escritoresdeeuskadi.comLiburu-dendak, banatzaileak, argitaletxeak eta arte grafikoetako enpresak, liburuen ekoizpenean espezializatuak, dira elkarte honetako kideak.
liburuganbara.eusElkarte profesional honek 2003az geroztik biltzen ditu beren eskubide profesionalak batera defendatu nahi dituzten ilustratzaile guztiak. Bertako kideen interes komunak ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea da bere helburua.
euskalirudigileak.comUrtean behin, abenduan, literaturaren arloko argitaletxe eta autore, eta musikaren arloko diskoetxe eta artista gehienek azoka honetan egiten dute topo, urteko lanak aurkezteko asmoz.
Bilboko Nazioarteko Letren Jaialdia, Azkuna Zentroaren baitan antolatua.
Nazioarteko ilustratzaile profesionalen topaketa.
Literatura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta, irakurleen eta idazleen arteko topagune gisa, eta festa partekatu eta ireki moduan ulertzen duen Donostiako jaialdia.
Euskal literatura irakurri eta literaturari buruz gehiago jakiteko hemeroteka digitala.
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmo digitala da, euskal poesia atzerriko hainbat hizkuntzatan zabaldu eta ezagutarazteko helburua duena.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegia da eta Donostian dago kokatuta. Jakintzaren arlo guztietako gaiei buruzko informazioa aurki daiteke bertan, bereziki, giza zientziei eta euskal kulturari loturikoa.
Liburuaren sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.