Euskara euskaldunen hizkuntza eta Euskal Herriaren ikur kulturala da. Euskararen normalizazioa eta hedapena, eta euskararen lurraldean bertan nahiz kanpoan euskal kultura eta sorkuntza sustatzea daude erakunde hauen helburuen artean.
Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren baitako erakunde bat da, euskal artea, kultura eta hizkuntza munduratzea helburu duena.
etxepare.eus
Eusko Jaurlaritzako sail hau euskararen erabileraren normalizazioa zuzentzeaz eta jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu eta hedatzeaz arduratzen da.
euskadi.eus
1918an sortua, euskara zaintzeaz arduratzen den Erakunde Akademiko ofiziala da. Bere zereginen artean daude euskararen gramatika-arauak ikertu eta formulatzea, beren erabilera sustatzea eta hizkuntzaren eskubideak babestea.
euskaltzaindia.eus
Hainbat elkarte biltzen dituen plataforma bat da, euskararen garapen osoa helburu hartuta.
kontseilua.eus
Euskarari buruz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Deskargatu
Bertsolaritzaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Deskargatu
Euskal arkitektura eta diseinuaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Deskargatu
Euskal sukaldaritzaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Deskargatu
Ez da erreaza herrialde bateko kultura hain liburuxka txikian biltzea. Honako hau zertzelada batzuk eskaintzeko saiakera da, jakin-mina pizteko eta euskara, euskal kultura eta euskal sorkuntza garaikidea ezagutzera animatzeko.
Deskargatu
Ipar Euskal Herriko erakunde honen zeregina da euskal kulturaren garapena eta sustapena bultzatzea.
eke.eus
Nafarroako Gobernuaren kultur kudeaketarako erakundea da, eta Nafarroako ondarea zaindu eta ezagutzera ematea, eta eskaintza kulturala eta sorkuntza artistikoa bultzatzea da bere egitekoa.
culturanavarra.es
Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea artxibo gisa biltzen eta katalogatzen duen atari digitala, gure euskalkien dibertsitatea galdu ez dadin helburu duena.
ahotsak.eus
Euskal kulturaren diziplina guztiak biltzen dituen sareko entziklopedia.
aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
Munduan zehar eratutako elkarteak, beren helburuen artean euskal kultura mantendu eta sustazea dutenak.
euskaletxeak.eus
Plataforma komun bat da, irekia eta euskal kulturaren eragile guztiekin partekatua. Beren jarduerak ezagutzera emateaz gain, kulturaren arloko azken berriak ematen ditu.
kulturklik.euskadi.eus
Euskal Herriko gizarte-erronkei erantzun globalak eta bateratzaileak emateko xedearekin ikerketak egitera bideratua dagoen elkartea.
eusko-ikaskuntza.eus
Bertsolaritza erreferentziatzat hartuta, ahozko tradizioaren inguruko hausnarketa sustatzea da bere helburua, baita ahozkotasunarekin lotutako arlo desberdinen arteko interakzioa bultzatzea ere.
mintzola.eus
Interneten .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea, euskararen eta euskal kulturaren komunitate digitala bateratzea helburu duena.
domeinuak.eus
Elkarte honen xedea ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea da euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko.
soziolinguistika.eus
Mugimendu honek euskararen alde lan egiten duten elkarteak eta tokiko hedabideak hartzen ditu bere baitan, eta euskararen erabilera gizartearen eremu desberdinetan zabaltzen dihardu lanean.
topagunea.eus
Elkarte honen xedea da Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean.
aek.eus
Euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea du helburu nagusi, beti ere teknologia aurreratuenak baliatuz.
aurtenbai.eus
Helduen euskalduntzea xede duen Eusko Jaurlaritzaren baitako erakundea da, euskara eskoletan eta egiaztatzegintzan aritzen dena batik bat.
habe.euskadi.eus
Euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta euskaraz bizi ahal izateko bitartekoak eskaintzea da zeregina.
maizpide.eus
Ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa eskaintzen duen elkartea da, ikastetxe sare publiko eta pribatuari, ikastolei eta AEK-ko zentroei eskaintzeko.
ikas.eus
Euskaltzaindiaren baitako zerbitzua; euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. Liburu fisikoetan eskuragarri.
euskaltzaindia.eus
Terminologia eta Lexikografia zentroa da, egoitza Donostian duena, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu; besteak beste, IDITE lexiko-egiaztatzailea, sinonimoen hiztegia eta HOBELEX lexiko-zuzentzailea.
uzei.eus
Argentinako Euskal Etxeen federakuntzaren helburuetako bat da euskal kultura eta nortasuna mantendu eta sustatzea.
fevaonline.org.ar
Uruguayko Euskal Etxeen Federakuntzaren helburuetako bat da euskal kultura eta nortasuna mantendu eta sustatzea
facebook.com
Ipar Amerikako Euskal Etxeen federakuntzaren helburua euskal identitate eta kultura mantendu eta sustatzea da.
nabasque.eus
Ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.