BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sektorea nazioartekotzeko marka da, eta Musika Bulegoak kudeatzen du. Informazio gehiagorako: www.basquemusic.eus
JOAN WEBGUNERAElkarte desberdinek ordezkatzen dute sektorea, musika klasikotik genero modernoetaraino euskal musika-jarduera indartzeko eta bertako musikari eta sortzaileen interesak babesteko helburuz.
Euskal kantagintzaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Euskal musika klasikoaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Musika-ondarea ikertzea, biltzea, kontserbatzea eta hedatzea du helburu eta, bereziki, euskal konpositoreen ekoizpena.
Euskadiko Orkestra erreferentziazko talde sinfoniko bat da, talde irmotu bat, alegia. 7.000 abonatu ditu eta batez beste 150.000 ikusle urteko.
Euskal Herrian sortu eta ekoiztutako musika babestu eta indartzeko asmoz sortutako espazio ireki bat da, musikaren sektorean diren eragile desberdinen arteko topaketa eta lankidetzarako.
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia da Musikene, Eusko Jaurlaritzak 2001-2002 ikasturtean sortua, Goi Mailako Musika Irakaskuntzak emateko.
Zuzeneko musika duten Euskal Herriko areto pribatuen elkartea da; bere helburu nagusia da erakundeek eta, oro har, publikoak kontzertu-areto pribatuek kulturan egiten duten lana aitortzea, bai eta areto horiek industria- eta turismo-sarearen barruan duten protagonismoa ere
Euskal Herriko musikaren industria babestea helburu duen elkartea, bazkideen interes profesional, kultural eta sozialak defendatuz.
Gaur egungo sortzaileen obrak zabaltzeari arreta berezia emanez, xede nagusitzat garai guztietako euskal musika sustatzea eta indartzea duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Euskal musikari profesionalen zerbitzura dagoen elkartea, euren lana defendatu eta beste erakunde eta instituzioekin harremanak jorratzen dituena.
Euskal identitatearen adierazpen-bide garrantzitsua den bertsolaritza babesteko sortutako elkartea; bertan bertsolarien, txapelketen edota bertsolaritza proiektuen berri ematen dute.
Euskal Herriko abesbatzak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko elkartea.
Euskal identitatearen ikus garrantzitsu den trikitixa ardatz duen elkartea; bertan trikitixa eskolak, partiturak edota diskoak aurki daitezke.
Euskal kulturaren osagai garrantzitsua den txistua babestu eta garatzea helburu duen elkartea, bere aukera musikal eta sozialei ateak irekiz.
Operaren Lagunen Bilboko Elkartea funtsezko eragilea da EAEko eta estatu mailako sektore kulturalean, eta nazioarteko oihartzuna du bereizgarri, antzoki nagusien pareko programazioaren eta jarduera irmoak biltzen dituen proiektuaren bitartez
Zarauzko hondartzako malekoian uztailean egiten den udako ekitaldia da, doako eta kalitatezko musika emanaldiak hainbat talde zein DJ ezberdinen zuzenekoak eskaintzen dituena.
Bilboko antzoki nagusia da, 1890an irekia eta urtean zehar egitarau anitza eskaintzen duena: kontzertuak, antzerkia, dantza, opera edota balleta, besteak beste.
Errenteriako Udalak, Atlantiar itsasoak bustitzen dituen herrialde ezberdinen kulturak batzeko asmoz sortutako jaialdia da.
Gasteziko rock jaialdi enblematiko honetatik rock izarrik garrantzitsuenak igaro dira; The Who, Scorpions edota Blondie talde mitikoak, esaterako.
Bernaola Musika garaikidearen jaialdia da, eta nazioartean izen handia duten lehen mailako artistak ekartzen ditu urtero Gazteiz eta inguruko herrietara.
2001ean sortua, kultura arteko proiektu honen asmoa da mugaz gaindiko folk musika jaialdi bat antolatzea Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako udalen artean.
Euskal Herriko jaialdirik jendetsuena da Bilbao BBK Live, eta nazioarteko pop musikaren izen esanguratsuenak erakarri ditu Kobetamendira.
Bilbao Music Experience udazkenero ospatzen den Bilboko jaialdia da, kontzertuz betetako egitaraua eskaintzeaz gain azoka-eremua ere antolatzen duena, sektoreko profesionalek elkar ezagutu eta lan-harremanak garatu ditzaten.
Antzina Donostiako Igeldo mendian egin ohi zen eta egun Lasarteko hipodromoan egiten den musika jaialdia, indie musikan espezializatu zen arren, egun musika urbanoranzko bidea egiten ari dena.
1939an sortu zen hiriko ostalari eta merkatarien kezka eta bultzadari esker, uda sasoiko eskaintza turistikoa aberasteko asmoz. Musika klasikoz beteriko egitaraua eskaintzen du gaur egun Kursaal eta Victoria Eugenian.
Urtean behin, abenduan, literaturaren arloko argitaletxe eta autore, eta musikaren arloko diskoetxe eta artista gehienek azoka honetan egiten dute topo, urteko lanak aurkezteko asmoz.
1999ak ireki zituen ateak Euskalduna Jauregiak. Ikuskizun eszenikoak eta kongresuak egiten dira bertan.
Arabako hiriburuan egiten den Jazz jaialdia, Europako jazz jaialdien artean sona handia duena.
Getxoko Udalak sortutako folk jaialdia; bertara Euskal Herriko zein nazioarteko artista eta taldeak joan dira.
Bizkaiako kostako herri honetan urtero egiten den jazz jaialdia, 40tik gora urteko antzinatasuna duena.
Donostiako Jazzaldia 1966an abiatu zen eta, gaur egun, Europa osoko jendetsuenen artean dago. Nazioarteko musikari handi asko igaro dira bertatik azken berrogeita hamar urte pasatxo hauetan.
Nazioarteko eta bertako interes handiko ekitaldiak eta kalitatezko jarduera kulturalak egiteko Donostiako kongresu jauregia eta auditorioa da, Victoria Eugeniarekin batera, antzoki nagusi bezala funtzionatzen duena.
Musika klasikoaren Bilboko nazioarteko jaialdia da, eta martxoan ospatzen da urtero Bizkaiako hiriburuan.
Musikagileak elkarteak, bere jarduera nabarienen artean, sortze-eremu eta arlo instrumental anitzeko kontzertuez osotutako Musika Garaikidearen Zirkuitua eskaintzen du urtero.
Errenteriako Andra Mari abesbatzak eta Eresbil elkarteak antolatu ohi duten jaialdi honetan, bereziki, abesbatzen, musika klasikoaren eta folk musikaren kontzertuak programatu ohi dira.
1912an ateak ireki zituenetik Donostiako kultur ekitaldi nagusienen lekuko izan da.
Gasteizen egiten den folk jaialdi honek bi helburu ditu: alde batetik, folka zabaltzea, musika, dantza eta tailerrak eginez; eta beste aldetik, Ataxia Telangiectasia (AT) izeneko gaixotasun arraroaren ikerketa lanei babesa ematea.
Elkarte honek, gaur egun, EAEko 60tik gora musika eskola biltzen ditu.
100dik gora urte dituen orkestra honek esangura handia du euskal musika klasikoaren baitan. Bilboko Euskalduna Jauregia du egoitza.
Musikaren sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.