Bikaina da euskararen lurraldean aurkituko duzun erakusketa-eskaintza eta horren erakusgarri ditugu bertan biltzen diren ehun urtetik gorako museoak, haien artean Bilboko Arte Ederren Museoa, kultura eta arte garaikideak sustatzen dituzten zentroak, edo ikur bilakatu den Guggenheim Bilbao Museoa.
Euskal arteaz gehiago jakin nahi? Deskargatu doan liburu hau. (Euskara - Ingelesa bertsioa).
Deskargatu
Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa, Gasteizen kokatua.
artium.eus
Gizarte eta kultura garaikideko zentro bat da, Bilbon kokatua.
azkunazentroa.eus
100 urtetik gorako historia luzea biltzen duen museo hau euskal artearen babesle nagusietako bat da. Hartzen dituen askotariko adierazpide artistikoengatik bereizten den museoa da, eredu bilakatua, bere konfigurazioan eta hazkundean herritarrak, tokiko komunitate artistikoa eta instituzio publikoak erabakigarriak izan direla ikusita.
museobilbao.com
Arte garaikideko museo hau 1997an diseinatu zuen Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak. XXI. mendeko Bilboren sinbolo kulturala eta ikono arkitektonikoa da. Nazioartean proiekzio handiena duen euskal museoa da, urtean milioi bat bisitari baino gehiago erakartzen dituena.
guggenheim-bilbao.eus
2015ean ireki zen Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bat izateko. Kulturaren arloko hainbat proiektu eta instituzio hartu eta inspiratzen ditu, eta benetako melting pot kultural bilakatu da Donostiako hiriarentzat.
tabakalera.eus
Donostian kokatutako galeria eta arte sorkuntzarako espazioa.
arteuparte.com
Lasierran (Araba) kokatutako artisten egoitza eta topaketa lekua.
azala.eus
Mugaz gaindiko ekoizpen kultural eta sormen lantegi bat da, kultura, diseinua eta arte garaikidea sustatu eta nazioartekotzea xede duena.
bitamine.net
Bilbon kokatutako arte- eta jakintza arloko elkarlaneko ekimena. Historizazio-prozesuak, kulturako itzulpena, performatibitatea, gorputza, postkolonialismoa, teoria soziala, artxiboko estrategiak eta hezkuntza ditu ikerketa-ildo.
bulegoa.org
Bilboko argitaletxe eta espazio kultural independentea, batez ere kultura kritikoa jorratzen duena.
consonni.org
Euskal esparruan praktika artistikoei bidea irekitzeko espazioa eta aukerak eskaintzen dituen programa da. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du.
eremuak.eus
Egoitza Bilbon eta Sulaymaniyah-n (Irak) duten artistek zuzendutako irabazi asmorik gabeko kolektiboa. Giza eskubideen eta arteen elkargunean lan egiten du; bereziki gatazka, isolamendu eta krisi kulturaleko egoeran dauden kultur langileentzat nazioz gaindiko mugimendua eta trukea ahalbidetuz.
movingartists.org
Artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz.
okela.org
Moda diseinatzaile ospetsuari eskainitako museoa.
cristobalbalenciagamuseoa.com
Aire zabaleko museo hau Hernanin dago kokatua, eta bertan Eduardo Chillida eskultorearen obraren parte handi bat dago ikusgai.
museochillidaleku.com
Erakusketa espazio bat izateaz gain produkzio, esperimentazio eta ikerketa artistikorako zentro bat ere bada.
centrohuarte.es
Euskal eskultore ospetsuaren biografia eta lanari eskainitako museoa da, Nafarroako Alzuza herrian kokatua dagoena.
museooteiza.org
Ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko informazio bila zabiltza
eta ez duzu behar zenuen hori aurkitu?
Agian lagun zatzaiket.