
Zetak taldearen pop fenomenoa: euskara, euskal mitologia eta abangoardia artistikoa
Pello Reparazen musika proiektua Euskal Herriko modako talde bilakatu da, eboluzio etengabean dagoen sormenezko unibertso bati esker.
Basqueculture.eus euskara eta euskal kultura, artea, sormenari buruzko webgune ofiziala da. Gure kulturara hurbildu nahi dutenentzat leiho bat. Gure kulturaren protagonisten eskutik euskararen lurraldea ezagutzeko bide bat. Etxepare Euskal Institutuak sustatutako proiektua.
Pello Reparazen musika proiektua Euskal Herriko modako talde bilakatu da, eboluzio etengabean dagoen sormenezko unibertso bati esker.
Floridako Jai Alai Dania frontoia ixteaz batera amaitu da zesta-punta profesionalaren azken atala Estatu Batuetan; garai batean, herrialde horretako apustu-negozio nagusietako bat izan zen.
Azken urteetan, artista plastikoen belaunaldi berri bat nabarmendu da. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran jaio, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean trebatutako artistak dira, eta herrialdearen mugetatik haratago ere lortu dute onespena.
Nagusiki euskaraz abesten. Eta bi ardatz argi: Bilbo eta Iruñea. Zenbait talde kitzikagarrik berriro ekarri dituzte gitarrak herrialdeko agertokietara.
Obrak egilearen aitortza gainditzen duenean hartzen du gizarteak bere. Nonbait lanak egilearena izateari nabarmenki uzten dio eta hartzailearena bilakatzen da. Konexioa sortzen da obra eta hartzailearen artean, zerbait ukitu egiten duelako barruan, eta ondorioz, zerbait aldatu egiten da betirako.
Zinegile ugari, kolektiboaren istorioak ingurune horietan kokatzeak balio erantsia ematen dietela ohartu dira. Kasu askotan, pertsona horiek urteetan jasandako zapalkuntzaren jatorria herri txikietan topatu daitekeelako akaso.
Euskal Herriak gastronomia-esperientzia aberatsa eskaintzen du, txoko eta pintxo-tabernetatik hasita sagardotegi, bertako jaialdiak, Michelin izardun jatetxeak eta jatetxe tradizionaletaraino. Lurralde hau paradisua da janari onaren zaleentzat, non toki bakoitzak euskal kultura gastronomikoaren ikuspegi bakarra eskaintzen duen.
Basqueculture.eus ikus-entzunezkoak, musika, liburugintza, arte eszenikoak eta artearen sektorearen inguruko informazioa bilatzen duten profesionalentzako sarbidea ere bada, baita ondarearen eta hizkuntzaren esparruari buruzko informazioa eskuratzeko baliabidea ere. Webgune honen bidez alor horietako eragile nagusiekin harremanetan jar zaitezke.
Euskararen lurraldea, Euskal Herria izenez ezagun, Europako hegoaldean dago, Pirinioetako mendebaldean. Mendikatearen bi aldeetara hedatzen da, ibarrak eta lautadak zeharkatu eta Kantauri itsaso biziraino. Antzina-antzinakoa da bere historia, kultura berezi bat du, eta munduan berdinik ez duen hizkuntza bat. Euskal Herria anitza eta abegikorra da. Eta dena dago hurbil. Bere gizarte modernoak ondo jakin du garai bakoitzera moldatzen, eta era horretan lortu du Europaren aitzindaritzan kokatzea bizi-kalitateari eta giza garapen jasangarriari dagokienez.
Europako hizkuntza bizi zaharrena da euskara. Bere jatorriak misterio bat izaten jarraitzen du: ezezaguna da bere sorburua eta ez du ahaidetasun zuzenik beste hizkuntza batzuekin. Euskarak mendeetan iraun du bizirik, eta berari esker eutsi diote euskaldunek kultura propio eta jori bati. Nabarmentzekoa da bertsolaritzaren oraingo egoera bikaina, bere kemena eta entzute handia. Gaur egun, 900.000 euskara hiztun inguru daude, eta nabaritasuna hartu du hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen eremuan, baita mundu digitalean ere.
Erroak sustraituta dituen lurraldea da, eta berezitasunez jositako kultura baten jabe. Tradizioek, folkloreak eta mitologiak, hizkuntzarekin batera, leku gailen bat hartzen dute imajinario kolektiboan: iraganari begiratzeko balio izateaz gainera, etorkizunerantz proiektatzeko oinarria dira. Lurralde moderno bat da gaur egun, eta elkar hartuta bizi dira bertan tradizioa eta abangoardia.
Azkenaldi honetan egin diren zenbait filmen arrakastari esker ‒´Loreak´, ´Amama´ edo ´Handia´, besteren artean‒ loraldian da orain euskarazko zinemagintza. Euskal zinema azken 50 urteetan garatu da bereziki: Euskal Herriari gorazarre egiten dion ´Ama Lur´ filmetik (N. Basterretxea eta F. Larruquert, 1968) Kimuak film laburren programak babestutako zuzendarien belaunaldi berriraino (Cobeaga, Garaño, Arregi, Vigalondo, Goenaga, Altuna, Esnal…), Medem edo Alex de la Iglesia zinemagile ospetsuak tartean direla. Ikus-entzunezko kultura oparo baten jabe da Euskal Herria, Donostiako Zinemaldia ikurtzat duena.
Euskal kulturan eragile nabarmena da musika. Horrela izan da historian zehar ere, eta musikaren inguruko kultura horren erakusgarri bikainak ditugu Maurice Ravel konpositorea, Pablo Sarasate biolinista edota Nicanor Zabaleta harpista. Soprano garaikide gailenetako bat da Ainhoa Arteta, eta euskal abesbatzek eta Euskadiko Orkestrak ospe handia dute nazioartean. Gaur egun, ugariak dira antolatzen diren rock jaialdiak (Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live) eta jazzaldiak (Gasteizkoa, Donostiakoa eta Getxokoa). Mikel Laboaren folk musika hunkigarritik Berri Txarrak-en rock musikaraino, Belako taldearen esperimentu elektronikoak tartean direla, eroso dabil euskal musika.
Euskal artea ezingo zen ulertu Jorge Oteizak eta Eduardo Chillidak egindako berealdiko ekarpenagatik ez balitz. Nazioartean lortu zuten proiekzioaz gain, eragin izugarri handia izan zuten belaunaldi batean baino gehiagotan (Txomin Badiola, Cristina Iglesias, Peio Irazu, Ángel Bados). Euskal artisten konstelazio bat eratu zuten gainera, 60ko urteetan Gaur taldean bildua. Esther Ferrer bera performance artearen aitzindari eta ordezkari gailen bat da. Euskadik museo bikainak eta izen handiko arte-zentroak ditu (Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Artium, Tabakalera…) eta euskal artea munduan zehar dabil orain hainbat artistaren eskutik (Itziar Okariz, Sergio Prego, Maider López, Asier Mendizabal edo Jesus Mari Lazkano…).
Euskal literaturan bizitasun handia antzematen da gaur egun. Liburu ugari itzultzen dira hizkuntza desberdinetara, saritu eta zenbait kasutan zinemara moldatu ere egiten dira. 1975az geroztik, Espainiako diktadura amaitutakoan, ugaldu egin ziren argitaletxeak. Euskarazko literaturak bultzada handia izan zuen, eta protagonismo berezia hartu zuten euskarazko idazleek, Bernardo Atxagak, Ramon Saizarbitoriak eta Arantxa Urretabizkaiak, besteak beste. Azken urteetan, belaunaldi berri bat ari da erreleboa hartzen, besteren artean, Eider Rodríguez, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eskutik. Gainera, gaztelaniazko idazleak ere, haien artean Ramiro Pinilla, Fernando Aramburu eta Dolores Redondo, besteak beste, gailendu egin dira azken hamarkada hauetan.
Dantza tradizionaletik abangoardiako antzerkira, zabala eta nortasun handikoa da euskal arte eszenikoen eskaintza. Eta gizartean sakonak izan badira ere aldaketak, euskal dantza tradizionalaren errepertorioak bizirik dirau Euskal Herrian. Dantza klasikoa, tradizionala, antzerki dantza eta garaikidea elkartu eta nahastu egiten dira sarritan. Gaur egun, gainera, euskal dantzari batzuk, Lucía Lacarra eta Igor Yebra haien artean, nazioarteko izen handiko balet konpainietako kide dira. Antzoki nagusiek (Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Printzipala) eta espazio eszeniko independenteek ere bizirik gordetzen dute antzerkiaren suharra.
Euskaldunentzat janaria baino zerbait gehiago da gastronomia. Bizimodu bat da. Pintxoak, lagunarteko giro herrikoi batean gozatzen den miniaturazko sukaldaritza, identitate ikur bilakatu da. Euskal Herria elkarte gastronomikoen sorlekua da gainera, mahaiaren inguruan bildu eta sozializatzeko lekuena. Horretaz gain, euskal gastronomia lehen mailako erreferentzia eta aitzindari bilakatu da sukaldaritza eraberritzeko asmoz sortutako mugimendu askorentzat. Hala, Donostia da munduan Michelin izar gehien biltzen dituzten hirietako bat.
Euskaldunak abenturazale porrokatuak eta berritasun gose izan dira beti. Izan ere, ugariak dira historian itzal handia utzi duten pertsona ospetsuak, haien artean Joan Sebastian Elkano, mundu-bira egin zuen aurreneko nabigatzailea, eta Loiolako Ignazio, Jesusen Konpainiaren sortzailea. Gizartearen eremu guztietan topatzen ditugu euskaldun unibertsalak: jostunak (Cristóbal Balenciaga edo Paco Rabanne), idazleak (Unamuno, Pío Baroja edo Bernardo Atxaga) eta eskultoreak (Eduardo Chillida, Jorge Oteiza edo Cristina Iglesias). Eta kooperatiben mugimendua bera, enpresa-sistema berritzaile eta modernoa, izen handiko ekonomialariek goretsi eta aztertzen dihardute gaur egun munduan.