Itzuli

Euskal zinema

´Oreina´ filmaren errodajea. Argazkia: Txintxua Films

Euskal zinemaren historiara modu ezin sintetikoagoan egindako hurbilketa da honakoa, euskal zinemaren hastapenetatik gaur egun arteko euskal zinemagile nagusienetan oinarritzen dena. Ez du lan honek gaiari buruzko analisi kritiko eta zorrotza izateko xederik, ez eta ikerketa berritzailea izateko asmorik ere. Lan honen helburua abiapuntu bat izatea da; jakingura duen irakurleak, gero, bestelako obra anbiziotsuagoen eta zehatzagoen bidez sakonduko du gaia.

Lehenengo plano luzeegirik izango ez duen travelling modukoa duzue hau: euskal zinemaren hastapenetan hasiko da, eta zinema mutuaren etaparen bukaerara arte, Gerra Zibilaren leherketara arte eta ondorengo euskal propaganda zinematografikora arte egindako bideetan abiatuko da. Errepresio frankistak eragindako basamortuan, trantsizioko euskal zinemaren berpizkundean, autonomiaren sasoiarekin bat datorren euskal zinemaren eklosio indartsuan eta laurogeita hamarreko hamarkadan irmo hasitako sortzaileen hastapenetan zehar ibiliko gara, gaur eguneko egoera pluralera iritsi artean. Bidaia bat da honako hau: Telesforo Gilen ´Edurne, Modista bilbaína´ (1924) eta Azkonatar anaien ´El mayorazgo de Basterreche´ (1928) filmetatik abiatuta, Montxo Armendarizen ´Tasio´ (1984) eta Jon Garaño eta José Mari Goenagaren ´80 egunean´ (2010) filmetara, adibide batzuk aipatzearren.

Historiagilearen ikuspegiaren eta metodologiaren arabera egingo dugu bide guzti hori, eta ez kritikariarenetik. Hortaz, euskal historia garaikidearen eta zinemaren historiaren arteko loturen bila abiatuko gara, ez hainbeste euskal filmei buruzko iritzi pertsonalak emanez

Itzuli

ZINEMA

Joxean Fernandez
Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kidea da eta Nantes Université unibertsitateko irakaslea

Deskargatu liburuxka