Flandriar eta euskal kulturek bat egin dute bi lurraldeen arteko kultur trukerako egitasmoan, non arte eszenikoak, musika, arte plastikoak eta ikusizkoak, literatura eta beste hainbat alorretako praktikak eta obrak partekatuko diren.
Joan-etorriko egitasmo honek helburu bikoitza du: batetik, kultur eragileak elkartzea, esperimentatzea eta elkarrengandik ikastea. Bestetik, bi lurraldeetako sorkuntzaren kalitatea eta izaera berritzailea plazaratzeko kultur proposamen zehatzak lankidetzan garatzea.
Kultura, sorkuntza garaikidea eta hizkuntza ardatz hartuta, diziplina anitzeko eskaintza zabala plazaratzen du Flandriaren eta Euskadiren arteko kultur konexio honek. Halaber, kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien sarea sustatuko da hainbat alorretako hamaika proiektu baino gehiago jasoko dituen egitarau aberats baten bitartez.
Vlaanderen – Baskenland bi urteren buruan bi lurraldeen artean landutako harremanaren emaitza da. Izan ere, 2021an eta 2022an Lehendakaritza, Flandriako Kantzilergoa eta Kultura Saila eta Flanders Arts Institute-ekin elkarlanean Euskadi eta Flandriara lan-bisita bana antolatu ziren. Fandriar eta euskal kultur eragileen arteko topaketak burutu ostean, 2023an eta 2024an programaren fruituak ikusiko ditugu.
Informazio gehiago hemen.