Itzuli

Basque. Playlist. #15 – Izaro

2024 Mai 20

Izaro Andres (Mallabia, 1993) unibertsitate garaian hasi zen gitarra jotzen eta musika konposatzen. Han eta hemen kontzertu akustikoak eman zituen garai horretan. Handik gutxira Kaliforniara joan zen ikasketak amaitzera eta bertan igarotako hilabeteetan, musikari profesionala izan nahi zuela erabaki zuen. Euskal Herrira itzultzean, bere lehen diskoa grabatu zuen: ‘Om’ (2016).

Hamar urte darama Izaro Andresek konpositore eta abeslari lanetan. Guztira, bost disko kaleratu ditu, zeinetan letrak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez konposatu dituen. Hainbat nazioarteko elkarlan egin ditu, Daymé Aroce, Alex Ferreira edo Bratty bezalako artistekin eta bestelakoak ere egin ditu: pelikuletako soinu bandak sortu, dokumental bat protagonizatu eta zuzendu, nazioarteko birak prestatu, eta oholtza gainean dantzatu.

Bere azken lana ‘cerodenero’ (2023) da. Bertan, pop-a, folka, elektronika eta sustraiko musikaren kontrasteek betetako barne bidaia kontatzen du. Diskoa osatzen duten 12 abestiek poesia, metafora eta doinuekin lau etapatan banatutako bidaia emozional, sonoro eta kontzeptuala erakusten dute, igoerak, jaitsierak eta amorruz eta elektronikaz betetako zartadekin.

Spotify-ko zerrenda hau ikusteko, cookie estatistikoak eta marketinekoak onartu behar dituzu. Cookie horiek onartzeko, sakatu botoi hau.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Itzuli

Tags:

Interesatuko zaizkizun beste artikulu batzuk