HOFE x 4:40 da Igotz Mendez abeslariak (Hofe) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech musikari eta ekoizleek (4:40) osatzen duten proiektuaren izena. Zuzenekoetarako Vulk taldearen bateria-jolearekin egiten dute lan, Jangitz Larrañaga. Nahiz eta hiru gazte hauen arteko musika batasuna nahiko berria izan, hirukoteak hainbat urte daramatza Iruñeko eszenan, aurretik Nibbass bere aurreko kolektiboarekin musikan arituak, zeinarekin Euskal Herriko underground eszenan ospe handia lortu zuten.
Hirukote musikalak bi disko kaleratu ditu: ‘Amodioa’ (2022) eta ‘Amorrua’ (2023). Soinu elektronikoa dute ezaugarri, eta trap, new wave edo synth pop musika-generoen eragina, abesti itsaskor bezain dantzagarrietan islatua, jarreraz beteriko letrak, eta gai bakoitzean ondorioztatzen diren zinemarekiko erreferentzia artistikoen garrantzia, ikusizko zein soinuzko estetika xehetasunez zainduz.