ØDEI (Odei Barroso) bertsolari eta raperoa da. 2zio taldearekin hiru disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio raperoak. Bere azken lanak (‘Terapia’, 2022) ez du batere antzik aurretik plazaratutako lanen, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berria dituen proposamena egin du. Raperoa izatetik bere buruarentzako musika ekoizle izatera ere bilakatu da, berak eta Jo Olaskuagak osatzen duten Alkimia Prod izenpean.
Ødeiren bakarkako lehen lan honetako 15 abestiek poesia gordinean sortutako zintzotasuna erakusten dute, artifizio hanpatu eta hutsalik gabe: nostalgiatik ihes egiten duten oroitzapenak, hausnarketa eta aldarrikapen politiko eta sozialak, erantzunak emateko bokaziorik gabeko galderak, hitz-jokoak, omenaldiak, erreplikak... ØDEI taldearen disko berriak laztanak eta haginkadak ematen ditu, biak drill soinu goibelek eutsita.