Merina Gris 2020 urtean Donostian sorturiko musika taldea da. Sara, Julen eta Paskalek osaturiko taldeak, pop musika sortzen du, sintetizadore efektu indartsuz lagunduta. Maila lirikoan, gaur egungo gure gizartean norbera izateko barne-borrokari buruz hausnartzen du taldeak.
Estetikoki zaindutako eszenaratzea dute, ikus-entzunezkoa beren artista imajinarioaren parte baita. Haien nortasuna maskaren azpian ezkutatzen dute, edukiari merezi duen garrantzia emateko eta entzuleari entzutea baldintzatuko dion aurreiritzirik eraikitzen ez uzteko.
Taldeak 2022ko urrian egin zuen debuta ‘Besteek Zer’ singlearekin. Lan horrekin euskal eszenan sartu ziren, eta ondorengo ‘Saiatzen Naiz’, ‘90’, ‘Ez Gelditu Azalean’ eta ‘Ardi Latxen Herrian’ kantetarako bidea markatu zuen – Cris Lizarraga Belako abeslariarekin batera –. Pop abesti bortitzak dira, eta abangoardia eta nostalgia transmititzen dute,. Taldea estatu mailan kontuan hartu beharreko artisten artean kokatzen da. 2022ko martxoan ‘Zerua Orain’ estreinatu zuten, Ed Is Deadek ekoitzitako LPa, non 8 kantu biltzen diren -6 euskaraz eta 2 gaztelaniaz-. Lan horrek “sold out”-a ekarri zien, 24 ordu baino gutxiagoan, taldearen estreinako kontzerturako. Bide horren osagarri, 35 kontzertu baino gehiago eman zituzten Estatuan eta nazioartean, eta ordutik, taldearen hazkundea nabaria da. Aurten, Musika Bulegoa saria eskuratu dute eta MIN sarietan finalistak izan dira Euskarazko Disko Onenaren sarirako kategorian, besteak beste.