Niña Coyote eta Chico Tornado taldea 2011an sortu zen San Franciscon (AEB). Koldo Soretek eta Usua de la Fuente musikari donostiarrek osatutako taldeak 2013an kaleratu zuten lehen diskoa: ‘Niña Coyote eta Chico Tornado’.
Basque. Playlist. #4 - Niña Coyote eta Chico Tornado
2023 Eka 09Euskal Herrian eta munduko hainbat bazterretan (Estatu Batuak, Mexiko, Japonia, Frantzia eta Italia besteak beste) kontzertuak eman dituzte taldea sortu zutenetik. Taldearen estiloa rock generoan kokatzen da, gogorra, stoner ukituekin, gitarraz, bateriaz eta ahotsez osatua. The White Stripes talde estatubatuarraren euskal bertsioa dela esan izan dute.
Dagoeneko lau disko kaleratu dituzte eta haien diskografia euskarazko kantuek eta kanta instrumentalek osatzen dute.
Taldearen azken lanean, ‘Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacrán’ (2022) cumbia eta surf music estiloetan murgildu dira, haien ezaugarri bereizgarria den rock generotik guztiz aldendu gabe eta haien esentzia mantenduz. Lan honetan askotariko musika tresnak erabili dituzte: baxua, gitarra, akordeoia, zintzarria, güiroa, ur-makila etab. Emaitza mexikar eragina duten doinuak, musika elektronikoa eta rock-a uztartzen dituen diskoa da.
Niña Coyote eta Chico Tornado Euskal Herriko eszenaren rock-and-roll proiektu berritzaile eta interesgarrienetako bat da, eta euskal mugetatik kanpo ere interesa piztu eta erreferentzialtasuna lortu dute.