Itzuli

Uxue Alberdi, munduari begiratzeko modu bat

2023 Urt 12
Uxue Alberdi, munduari begiratzeko modu bat
Uxue Alberdi

Mundu asko bizi dira Uxue Alberdiren baitan (Elgoibar, 1984). Bertsolari eta idazlea, bere ekoizpen artistikoan galderei egiten die tokia, erabat ixten ez diren hausnarketei, mugak gaindituz.

Uxue Alberdirena ahots ezaguna da Euskal Herrian. Idazle gisa, besteak beste, honako liburu hauek argitaratu ditu: ‘Dendaostekoak´ (2020, Susa), Arrate Hidalgok gaztelaniara itzulia, ‘La trastienda´ (2022, consonni) izenburupean; ‘Jenisjoplin´ (2017, Susa), Irati Majuelok gaztelaniara itzulia 2020an, eta consonnik argitaratua; ‘Aulki jokoa´ (2009, Elkar) edo ‘El juego de las sillas´ (2012, Alberdania), Miren Agur Meabek itzulia; eta ‘Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak´ (2019, Susa) saiakera, Miren Iriartek itzulia  ‘Reverso’ izenburupean (2021, Reikiavik Ediciones).

Nazioarteko jaialdi eta liburu azokatan egondakoa da, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan eta Toronto Festival of Authors jaialdietan, besteak beste. Parte hartu du, baita ere, ‘Lumbung stories´ nazioarteko antologian.  Aldi berean zortzi argitaletxetan eta zazpi hizkuntzatan argitaratutako liburu hau (arabiera, gaztelania, portugesa, alemana, ingelesa, indonesiera, bahasa eta euskaraz) documenta fifteen nazioarteko arte garaikideko erakusketa entzutetsuaren baitan garatutatako proiektua da.

BIO

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1984) idazlea eta bertsolaria da. Kontakizun, eleberri, saiakera, literatur kronika eta haur literaturaren egilea da. Birritan jaso du Euskadi Literatura Saria, haur eta gazte literatura sailean ‘Besarkada’ lanagatik eta saiakera sailean ‘Kontrako eztarritik’ (Reverso) lanagatik. Bere eleberri berrienak, Jenisjoplinek, 111 Akademia Saria jaso zuen eta gaztelaniara eta ingelesera itzuli dira. 2022an, ‘La trastienda’ (Dendaostekoak) lanaren gaztelaniazko itzulpena argitaratu du.

Euskal literaturari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Itzuli

Tags:

Interesatuko zaizkizun beste artikulu batzuk

Kirmen Uribe bere New Yorkeko etxean. Argazkia: Oier Aranzabal
Literatura eta liburuak

Kirmen Uribe eta liburuz egindako eraikinak

Munduko txatalez osatua dagoen puzzle deszifraezina da New York. Migratzaileek eraiki zituzten zerua urratzen duten etxe orratzak eta sortu zuten gerora munduan hain ezaguna egin den iruditeria. Etorkinek idatzi dute hiriaren historia eta 2018tik gaurdaino  euskal idazle garaikide nabarmenetako bat den Kirmen Uribe ere nortasun, hizkuntza eta kultura mosaiko honen zati bihurtu da.