Euskal barrokensemble 2006an sortu zen Enrike Solinisen eskutik, eta antzinako musikako taldea da. Musikaren sustraiak arakatzeaz eta horietan sakontzeaz gain, proiektu guztiz berritzaileak aurkezten dituzte, oso garai desberdinetako musikaren inprobisazioari eta hori birsortzeari leku garrantzitsua eskaintzen diotenak. Aipatzekoak dira, besteak beste, ‘Euskelelea’, ‘Amor Brujo’, ‘Juan Sebastian Elcano, Lehen mundu bira’ edo ‘Subh’.
Taldearen bereizgarri nagusienak, bere freskutasuna eta gertutasuna dira. Inprobisazioari eta garai desberdineko musikaren berregiteari garrantzi handia ematen diote, beti ere ikuspuntu pertsonaletik abiatuta.
Musikari aurre egiteko modu honek kritika internatzionalaren eta entzule anitzen onarpena irabazi izana ekarrio dio taldeari, aukera eman dio nazioarteko antzoki eta jaialdi garrantzitsuenetan aritzeko: Vienako Konzerthaus, Ludwigsburgeko Jaialdia, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Brujasko Konzertgebouw, Regensburgeko Jaialdia, Montreal Baroque, Flamenco Bïennale Nederland, etab.